
Valverde: "Ondo gaude, gauza asko ditugu aurten borrokatzeko"
Valverde: "Ondo gaude, gauza asko ditugu aurten borrokatzeko"
Entrenatzaile zuri-gorriak komunikabideen galderei erantzun die igande honetan Balaidosen jokatuko den RC Celta - Athletic Club partidaren atarian
Ernesto Valverde Lezamako prentsa aretoan azaldu da Athleticek Balaidosen igande honetan RC Celtaren aurka jokatuko duen partidaren atarian. "Taldea ondo dago, gauza asko daude borrokatzeko aurten. Laugarrenak gara LaLigan, eta bide horretatik jarraitzeko asmoa dugu. Galtzetik zatozenean jaiki egin behar zara ahalik eta azkarren eta horretara goaz Vigora", adierazi du entrenatzaile zuri-gorriak.
Athleticen azken bi porrotei buruz galdetuta (Barçaren aurka Superkopan eta Osasunaren aurka Kopan), honakoa erantzun du Valverdek: "Egia da biak galdu ditugula, baina bietan aurkariarengandik gertu egon gara, baten batean irabaztea ere merezi izan dugu. Hori garrantzitsua da. Ez dago aldaketa handirik lehen egiten genuenarekin konparatzen badugu, taldearen irudia ezaguna zen, baina ez genuen ate aurrean asmatu".
Balaidoseko partida LaLigako bigarren itzuliaren hasiera izango da Athleticentzat: "Hasiera gogorra da, Celta oso talde indartsua baita etxean eta puntu gehienak lortu ditu han. Erasoko ekoizpen handia du bere joko konbinatiboari esker, eta, beraz, buru-belarri ibili beharko gara partida irabazteko. Garrantzitsua da hiruna gehitzen hastea, orain egutegiaren atzera kontaketa hasi baita".
Erlazionatutako partidak
RC Celta - Athletic Club


