Athletic Club

2024/25 denboraldiko poster ofizialak

2024/25 denboraldiko poster ofizialak

Athletic Clubeko lehen taldeek urteroko argazkia atera dute; gizonezko txapeldunak Gabarra gainean eta emakumezkoak Lezamako San Mames arkupean

Athletic Clubek 2024/25 denboraldirako bere lehen bi taldeen poster ofizialak aurkeztu ditu.

Gizonezkoen taldearen kasuan, lehoiak Gabarraren gainean daude, joan den denboraldian Kopa lortu eta ondoren ontzi enblematikoan Bilboko itsasadarrean zehar egindako ibilbide historikoa omenduz. Posterra astearte honetatik aurrera egongo da eskuragarri Kutxabankek Bizkaian dituen bulegoetan. 


Emakumezkoen kasuan, jokalariak San Mames zaharreko arkuaren azpian agertzen dira, Lezamako 2. zelaian, lehoien ohiko gotorlekuan.