
Club Athletic: sarrerak Real Betisen aurkako Sevillako partidarako
Club Athletic: sarrerak Real Betisen aurkako Sevillako partidarako
Otsailaren 2an, igandean, Benito Villamarinen jokatuko den partida ikusteko aukera izango dute Club Athleticeko jarraitzaileek
Zabalik dago Real Betisek eta Athletic Clubek Benito Villamarinen jokatuko duten LaLigako partida ikusi nahi duten Club Athleticeko jarraitzaileentzat webguneko "Nire kontua"n izena emateko epea. 28 sarrera bideratuko dira kolektibo honentzat, 31,21 euroan bakoitza.
Kideek banaka eta bikoteka eman dezakete izena, baina biek izan behar dute kide. Kontsultatu Club Athletic zozketaren oinarriak.
Eta honelako zozketetan parte hartu nahi baduzu eta oraindik Club Athleticeko kide ez bazara, bat egin orain eta hasi abantaila guztiez gozatzen!
* Irabazleek posta elektroniko bat jasoko dute hurrengo 48 orduetan ordainketa egin dezaten Sarrerak jaso eta ordaindu ezean, Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan izena emateko gaitasunik gabe geratuko dira.