Javi SolaK SD Amorebietan jokatuko du utzita

Javi SolaK SD Amorebietan jokatuko du utzita

Bigarren taldeko erdilaria denboraldi amaierara arte iritsiko da Urritxera

Athletic Clubek eta SD Amorebietak akordioa erdietsi dute Javi Sola (19 urte) bigarren taldeko erdilaria denboraldi amaierara arte Urritxen utzita jokatzeko.

Jokalari nafarrak aurreko denboraldian egin zuen debuta Bilbao Athleticen, eta 35 partida jokatu zituen CD Basconiarekin. Solak maila berean parte-hartze handiagoa nahi du orain, Bilbao Athleticen hasi ondoren.