
"Berriz irabazi eta indartsu jarraitzen dugula erakutsi nahi dugu"
"Berriz irabazi eta indartsu jarraitzen dugula erakutsi nahi dugu"
CD Leganesen aurkako partidaren garrantziaz jabetuta, Valverdek azpimarratu du "hiru puntuak lortu behar ditugu aurrerapausoa emateko"
Hilabete eta erdi geroago, Athleticek etxean ekingo dio berriro txapelketari, CD Leganesen aurka, LaLigako laugarren postuari eusteko prest.
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak taldea ondo ikusten duela eta San Mamesen jokatzeko gogoz dagoela azpimarratu du: "Egia da aurreko partidan Besiktas gu baino hobea izan zela. Baina jarraitu behar dugu, eta hurrengo neurketan pentsatu. Aste garrantzitsua da, bihar LaLigako laugarren postua defendatu behar dugu eta ostegunean Europa Leagueko kanporaketa gainditzeko aukera ziurtatu ".
Aurkariari dagokionez Athleticeko entrenatzaileak azpimarratu du, "badakigu biharko partidaren zailtasuna, baina gure asmoa berriro irabaztea da. Talde sendoa eta solidarioa da eta gainera, entrenatzaile ona dute. Gauzak zail jarriko dizkigute baina bigarren itzulian sartzen ari gara eta badakigu zer dago jokoan ".
Oihan Sancet deialdian sartzeari buruz galdetuta, hauxe erantzun du zuri-gorri teknikariak: "Alta emanda dago eta jokatzeko aukera du. Garrantzitsua da Oihan berriz ere jokatzeko prest egotea".
Amaitzeko, Valverdek "guretzat lehentasuna biharko partida da. Porrotak aurrera pauso bat emateko balio behar digu. Bidea zaila da, baina emaitzak aurrera ateratzen saiatuko gara " adierazi du.