
“Jada ez dela ametsa gauden tokian egotea; errealitatea baizik”
“Jada ez dela ametsa gauden tokian egotea; errealitatea baizik”
David Aznarrek uste du taldea goiko postuetan sendotu dela eta igandean SD Eibarren aurka "beti xehetasunen arabera erbakitzen den derbia" espero duela
Urtarrila euskal derbiarekin amaituko da Athletic Clubentzat. Igande honetan, 12:00etatik aurrera (GOL eta EITB-ren bidez), lehoiek SD Eibar hartuko dute Lezaman. Talde zuri-gorria irabazten hasi zen Valentzian jokatu zen bigarren itzuliko lehen partidan eta bide horretan jarraitu nahiko du talde armagin gogor baten kontura. Entrenatzaile zuri-gorriak prentsaurrekoan baieztatu duenez, Mariasun Quiñones eta Azkona jokatzeko prest daude, biak ala biak ez ziren Valencia CF neurketaren deialdian izan.
Armaginen aurkako neurketari dagokionez, Davidek esan du "gauzak oso ondo egiten dituen talde baten aurkako derbi oso polita" dela eta "beti hiru puntu baino gehiago jokatzen diren neurketa bereziak" direla. Gainera, aurrekariak erreparatzen badira, "oso norgehiagoka gogorrak direla eta xehetasun txikiengatik erabakitzen direla", aitortu du. "Markagailuan ez dago alde handirik izaten, eta beti kostatzen da lehen gola egitea. Beraz, asko lehiatu beharko dugula uste dut", gaineratu du.
Athleticek 29 puntu ditu 16. jardunaldian eta bosgarrena da, hirugarren eta laugarren sailkatuekin berdinduta (Atletico de Madrid eta Realarekin). Taldearen egoerari buruz, David Aznarrek esan du "jada ez dela ametsa gauden tokian egotea, errealitatea baizik. 16. jardunaldian, hor kokatuta izatea, ez da kasualitatea, gauzak ondo egin ditugula esan nahi du, sentsazio onenekin hasi ez arren. Txapeldunen Ligari buruz pentsatu aurretik, bosgarren postua sendotu behar dugu, iazkoa. Azken jardunaldietan postu horiek lortzeko gertu bagaude, horregatik gehien lehiatuko den taldea izango gara, jokalariek anbizio hori dutelako".
Azkenik, Athleticeko teknikariak taldearen lana goraipatu nahi izan du: "Liga F-n emaitza guztiak oso estuak izaten dira eta asko lan egin behar da neurketak irabazteko".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - SD Eibar

