Athletic, Premier League International Cupen final-laurdenetarako txartelaren bila

Athletic, Premier League International Cupen final-laurdenetarako txartelaren bila

Blackburnera itzuliko da talde zuri-gorria azaroan behe-lainoagatik bertan behera geratu zen partidaren zain geratu ziren minutuak jokatzeko

Athletic Clubek 21 urtez azpiko Premier League International Cup txapelketaren lehen fasea itxiko du asteazkenean 20:00etatik aurrera The Wham Stadiumen (Euskal Herriko ordua). Zuri-gorriek Blackburn Rovers taldearen aurkako partida dute zain, iragan azaroan behe-lainoagatik bertan behera geratu zena. Garaipena lortuz gero, txapelketako final-laurdenetarako sailkatuko lirateke.

Espedizioa bihar abiatuko da Ingalaterrako lurretara deialdi honekin: Gastesi, Gamen, Osipov, Larrea, Monreal, Eghosa, Elias, Belategi, Ellakuria, Beñat Garcia, Alboniga-Menor, Adrian Perez, Conde, Peciña, Goñi, Oyono, Vizcay eta Hierro dira.