
Lehen taldea |
Cornellara bidaiatuko duten athleticzaleentzako informazioa
Cornellara bidaiatuko duten athleticzaleentzako informazioa
Mossoek RCDE Stadiumeko partidara doazen 300 jarraitzaile zuri-gorrientzat topagune bat adostu dute
Athletic Club ez da bakarrik egongo RCD Espanyolen aurka LaLigako hogeita laugarren jardunaldian. Zalego zuri-gorriko 300 ordezkarik baino gehiagok babesa emango diete lehoiei RCDE Stadiumean jokatuko duten partidan.
Mossos d 'Escuadrak Athleticeko zaleentzako topagunea adierazi du: Avenida de la Fama eta Carrer Tirso de Molina kaleen elkargunea.