
"Zenbaki onek puntuak lortzea ahalbidetzen dute"
"Zenbaki onek puntuak lortzea ahalbidetzen dute"
Valladoliden aurka jokatutako partida ona ospatu du Valverdek eta bere iritziz "garrantzitsua da gure jokalariek golak batzea eta anbizioa izatea"
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du lehoiek Real Valladoliden aurka San Mamesen 7-1 irabazi ostean: "Txapelketan, taldean ez ezik, bakarka ere, zenbaki onak lortu behar dira. Jakina, horren guztiaren ondorioa da puntuak lortzen dituzula. Garrantzitsua da gure jokalariek golak batzea eta asistentziak emateko eta aukerak pilatzeko anbizioa izatea".
Azken sailkatuari aurre egin arren, entrenatzaile zuri-gorriak azpimarratu du zein zaila den maila gorenean irabaztea: "Pronostikoa betetzea beti da zailena. Funtsean, Lehen Mailako partidak irabazi behar dira eta hori ez da erreza. Oso ondo ekin diogu neurketari erritmo altuarekin eta hasierako golarekin eta abaguneekin. Gero hurbildu egin zaizkigu, berdindu egin dute, baina ez da markagailura igo eta 2-0ekora pasa gara segundo gutxitan. Segidan panorama argitu zaigu, egia da min egiten geniela gora iritsi ahala. Kanporatzearekin dena errazagoa izan da, eta haiei bere egoera kaxkarrak min egin die".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Valladolid

