
VIP sarrerak Athletic Club - AS Roma partidarako
VIP sarrerak Athletic Club - AS Roma partidarako
Publiko orokorrak sarrerak eros ditzake San Mameseko eraztun nagusian martxoaren 13an 18:45ean jokatuko den Europako kanporaketako itzulerako partidarako
San Mames VIP Arean (erdiko eraztuna) Europa Leagueko final-zortzirenetako itzulerako partidarako sarrerak erosi nahi dituzten pertsona guztiek Athletic Clubeko sarreren webgunearen bidez har ditzakete dagoeneko. Partida AS Romaren aurka jokatuko da martxoaren 13an, ostegunean, 18:45ean.
Zer hartzen du barne sarrera honek?
-
Estadioaren barruko eserleku pribilegiatua. Aukeratu zure eserlekua estadioaren erdiko eraztunaren iparraldeko, ekialdeko edo harmaila nagusiko gunean.
-
Zerbitzu gastronomiko esklusiboa, Michelin izarrak dituzten gure sukaldarien aukeraketarekin.
-
Andra Mari, Azurmendi, Eneko, Boroa, Etxanobe, Garena, Nerua Guggenheim Bilbao, Zarate eta Zortziko dira partida egun bakoitzean jatekoak prestatzen dituzten jatetxe bizkaitarrak.
-
Sartu partida hasi baino ordu eta erdi lehenago eta irten ordubete geroago. Aurreko eta ondorengo giroa beste modu batean bizi ahal izango dituzu.
-
Palkoak, VIP Area abonatuak eta VIP sarrerak partekatzen dituzten erdiko eraztun osorako sarbidea. Topagune bat sortu dugu esperientzia aparta izan dadin. Arreta pertsonalizatua izango duzu eta erosotasun guztiak izango dituzu.
-
Partidak zuzenean eskaintzen dituzten pantailak, errepikapenak eta xehetasun guztiak ikusi ahal izateko.
Gainontzeko kolektiboentzako sarrerak
- Club Athletic Premium. 02/28
- Club Athletic. 03/01
- Público general. 03/03
Halako partida handietarako sarrerak erosten lehena izan nahi baduzu, egin zaitez orain Club Athletic Premium.
Erlazionatutako partidak
AS Roma - Athletic Club


