Informazio erabilgarria Erromara doazen athleticzaleentzat

Informazio erabilgarria Erromara doazen athleticzaleentzat

Zuri-gorrien elkargunea Piazzale delle Canestre izango da eta bertatik autobusak abiatuko dira Stadio Olimpico zelaira

Bai Erromako Probintziako Poliziak bai AS Romak berak Athletic Clubi jakinarazi diote Italiako hiriburura 2024/25 Europa Leagueko final-zortzirenetako joaneko partida ikustera joango diren mila athleticzaleentzat honako jarraibideak daudela:

  • Athleticzaleen elkargunea Piazzale delle Canestre izango da
     
  • Neurketarako sarrera eskuratu duten zaleentzako doako garraio publikoko zerbitzua eskainiko da, Stadio Olinpikora lasai eta erraz iristeko aukera izan dezaten.
     
  • Zerbitzu hori 16:00etatik aurrera egongo da eskuragarri Piazzale delle Canestren eta autobus publikoen bidez egingo da. Autobus zerbitzu hau, partidaren sarreran agertzen den bezala, doakoa izango da sarrera eskuratu duten zale zuri-gorrientzat.
     
  • Itzulerarako, autobusak kanpoko zalegoaren gunean itxarongo dute athleticzaleak hirigunera eramateko, Piazza dei Cinquecento ingurura.
     
  • Stadio Olinpico zelaiaren mugakide diren kaleetan debekatuta dago edozein motatako beirazko ontziak eta latak dituzten edariak eramateko salmenta eta edozein motatako beirazko ontziak eta latak edatea kale publikoetan.
     
  • Stadio Olinpicorako martxa/desfile mota guztiak debekatuta daude. Urratzaileei polizia-neurriak ezarriko zaizkie.
     
  • Erroman zauden bitartean arazorik sortuz gero, dagokion agintaritzari jakinarazi beharko zaio 112 larrialdi-zenbakira deituta (doan).

Honako hauek dira Erromako Poliziak Piazzale delle Canestrera iristeko aholkatzen dituen ibilbideak:

Piazza di Spagnatik: Salita Scalinata Trinitit dei Monti, piazzale della Trinita dei Monti, viale Adamo Mickievicz, viale dell'Obelisco, via delle Magnolie, piazzale delle Canestre.

Piazza del Popolotik: via Gabricle d'f\nnunzio, salita del Pincío, vía Valadíer, víale dell'Obelisco, piazza Bucarest, viale dell'obelisco via delle Magnolie, píazzale delle Canestre.

Piazza Navonatik: via Agonale, píazza delle Cingue Lune, vía della Scrofa, vía di Ripetta, piazza del Popolo, víale Gabriele d' t\nnunzio, salita del Pincio, vía Valadier, viale dell'Obelisco, piazza Bucarest, viale dell'Obelisco, vía delle Magnolie, píazzale delle Canestre. 

Piazza Navonatik: via Agonale, píazza delle Cingue Lune, via della Scrofa, vía del Clementino, vía della Fontanella Borghese, via dei Condotti, piazza di Spagna, salita Scalinata Trinita dei Monti, piazzale della Trinita dei Monti, viale della Trinita dei Monti, víale Adamo Mickievicz, viale dell'Obelisco, via delle Magnolie, piazzale delle Canestre.

Piazza della Rotondatik: via Tomacelli, largo Goldoni, via Condotti, piazza di Spagna, salita Scalinata Trinita dei Monti, piazzale della Trinita dei Monb, viale t\damo tvlickievicz, viale dell'Obelisco, via delle Magnolie, piazzale delle Canestre.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen dosier oso bat deskarga dezakezu.