
"San Mamesen final bat nahi genuen eta hemen daukagu"
"San Mamesen final bat nahi genuen eta hemen daukagu"
Ernesto Valverdek Katedralean ostegunean Romaren aurka final-zortzirenetako itzuleraren garrantzia azpimarratu du Mallorcaren aurka puntu bat lortu ostean
"Berdinketa ontzat eman behar dut. Oso partida itxia eta lehiatua izan da. Orain ilusioz begiratzen diogu ostegunari. San Mamesen final bat nahi genuen eta hemen daukagu. Aprobetxatu behar dugu". Ernesto Valverdek ostegunean Athleticek Romaren aurka Katedralean jokatuko duen neurketan jarri zuen arreta. Europa Leagueko final-zortzirenetako itzulikoa, behin betiko partida. Gaur, Mallorcaren aurka, lehoiek kosta egin zitzaien aurkariari gailentzea: "Zaila guretzat. Ondo estutzen gintuzten eta gogor defendatu gaituzte. Jendea gure energiarekin lotzen saiatu gara, baina argitasuna falta izan zaigu".
Begiradak osteguneko norgehiagoka kontinentalean zentratzen dira erabat. Baikortasuna eta anbizioa: "Ondo gaude eta neurketari aurre egiteko gogoz gaude. Europan jarraitzeko aukera dago, eta horren bila joateko aukera dugu. Jendea gurekin egongo da".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - RCD Mallorca

