
Athletic-Roma: amesten jarraitu nahi dugu!
Athletic-Roma: amesten jarraitu nahi dugu!
Athletic Clubek San Mameseko gotorlekuari eta bere zaleei dei egin die ostegun honetan AS Romaren aurkako kanporaketa iraultzeko
"San Mamesen final bat nahi genuen eta badugu. Aprobetxatu egin behar dugu". Hitz horiekin laburbildu zuen Ernesto Valverdek Athletic Cluben hurrengo erronka handia, AS Romaren aurkako Europa Leagueko final-zortzirenetako itzulerako partida. Talde zuri-gorriak joaneko partidan italiarrek lortutako 2-1eko emaitzari buelta eman behar dio, baina San Mameseko gotorlekuan konfiantza jarrita eta, jakina, zaleen indar geldiezinarekin.
Klubak Katedralaren handitasuna eta bere jendearen laguntza nekaezina aldarrikatzen duten bideo inspiratzaileak argitaratu ditu, mezu argi batekin: afizioak funtsezko eginkizuna du balentria honetan. Giroa San Mameseko gudaren arima izan behar da. Izan ere, agerian geratu da ametsaj egia bihur daitezkeela 50.000 lagunen energiak taldea hegan eramaten duenean.
Familia athleticzalek badaki zer den Katedralean une historikoak bizitzea, eta ostegun honetan oroimen kolektiboan betiko grabatuta geratzen diren gau magiko horietako bat izan daiteke. Ez dago partidarik pasiorik gabe, ez dago emaitza iraultzerik jendearen babesik gabe. Europa osoak entzun dezala San Mamesen orroa.
Ezin duzu galdu! Amets egiten jarraitu nahi dugu! Denok batera lortuko dugu!