Club Athletic: Athletic Club-Rangers FC neurketarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club-Rangers FC neurketarako sarrerak

Club Athleticeko kideek 2024/25 denboraldiko UEFA Europa Leagueko final-laurdenetako itzulerako partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra apirilaren 5ean, larunbatean, hasiko da

Apirilaren 17an, ostegunean, 21:00etan jokatuko den Athletic Club-Rangers FC neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa apirilaren 5eko 12:00ak bitarte egongo da aktibatuta.
 

SARRERAK CLUB ATHLETIC

 

CLUB ATHLETIC PREMIUM

 

Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.

Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!