
Glasgowra bidaiatzen duten athleticzaleentzako informazioa
Glasgowra bidaiatzen duten athleticzaleentzako informazioa
Rangers FC taldeak xehetasun garrantzitsuak eman dizkio Athletic Clubi Europa Leagueko final-laurdenetako joaneko partidara joango diren 2.600 zale ingururentzat
Athleticek Glasgowko Rangers FC taldeari egingo dio bisita ostegun honetan, Europa Leagueko final-laurdenetako joaneko partida dela eta. Partida Ibrox Stadiumean jokatuko da, bertako 20:00etan (21:00etan Euskal Herrian).
Glasgowra joango diren athleticzaleei gogorarazi nahi diegu apirilaren 1etik aurrera derrigorrezkoa dela UK-ETA eskatzea Erresuma Batuan sartzeko.
Rangers FC taldeak datu interesgarri batzuk eman dizkio Athletic Clubi Eskoziako hirira joango diren 2.600 athleticzale ingururentzat:
- Partidaren atarian athleticzaleentzat gomendatutako guneak George Square eta Merchan City dira, taberna eta jatetxez betetako erdiguneko lekuak.
- Eskoziako agintariek Paisley Road West saihestea gomendatzen dute, Rangers FCko zaleen topalekua partida egunetan.
- Ibrox Stadiumera 18:30etik aurrera sartu ahal izango da. Jarraitzaile zuri-gorriei behar besteko aurrerapenarekin iristea gomendatzen zaie, partidaren hasieraz ezustekorik gabe gozatu ahal izateko.
- Identifikazio pertsonaleko dokumentu bat eraman beharko da estadioaren sarreran sarrerak kontrolatzeko.
- Hiriaren erdigunetik estadiora iristeko aukerarik gomendagarriena metroa da. Athleticeko zaleek Govan geltokian jaitsi behar dute, Ibroxen ordez, estadioko bisitariarentzako harmailaren kokapena dela eta (GW1-3 ateak, ipar-mendebaldeko sekzioa).
- Estadiora ezin izango dira sartu ez makilazko banderak, ez 3x2 metrotik gorako banderak, ez megafonoak.
- Debekatuta dago Ibrox Stadiumean erretzea eta lurruntzea.
Gainera, Rangers FCk bere futbol-zelaira bisita antolatu du, gaztelaniaz, apirilaren 11n, ostirala, 11:30ean. Interesa duten athleticzaleek sarrerak hemen erreserbatu ditzakete.