
Club Athletic: sarrerak Real Madrid CF taldearen aurkako partidarako
Club Athletic: sarrerak Real Madrid CF taldearen aurkako partidarako
Apirilaren 20an, igandean, Santiago Bernabeu zelaian jokatuko den partida ikusteko aukera izango dute Club Athleticeko jarraitzaileek
Zabalik dago Real Madrid CF taldeak eta Athletic Clubek Santiago Bernabeu zelaian jokatuko duten LaLigako partida ikusi nahi duten Club Athleticeko jarraitzaileentzat webguneko "Nire kontua"n izena emateko epea. 30 sarrera bideratuko dira kolektibo honentzat, 70 euroan bakoitza. Kasu honetan, sarrerak eskura emango dira San Mameseko lehiatiletan.
Kideek banaka eta bikoteka eman dezakete izena, baina biek izan behar dute kide. Kontsultatu Club Athletic zozketaren oinarriak.
Eta honelako zozketetan parte hartu nahi baduzu eta oraindik Club Athleticeko kide ez bazara, bat egin orain eta hasi abantaila guztiez gozatzen!
* Irabazleek posta elektroniko bat jasoko dute hurrengo 48 orduetan ordainketa egin dezaten Sarrerak jaso eta ordaindu ezean, Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan izena emateko gaitasunik gabe geratuko dira.