
"Nahi dugun egoeran gaude, Txapeldunen Ligatik oso gertu"
"Nahi dugun egoeran gaude, Txapeldunen Ligatik oso gertu"
Athleticek puntu bakarrera ditu Txapeldunen Ligako postuak, eta David Aznarrek zaleei "taldearekin bat egiteko" eskatu die
Bihar, larunbata, 16:00etatik aurrera, Madril CFF eta Athletic Cluben arteko Liga F-ko 26. jardunaldia jokatuko da Fuenlabradan. Aurreko neurketan etxean galdu zuten lehoiek baina asteburu honetan etxetik kanpo batzen jarrai dezakete (6 garaipen jarraian daramatzate etxetik kanpo), eta horrek hirugarren posturako lehian jarraituko luke. David Aznarrek, gaur goizean emandako prentsaurrekoan, Levanteren aurkako porrota atzean geratu dela gogorarazi du, eta "etxean puntu asko joan zaizkigu eta faltan bota ditugu. Kanpoko partidekin konpentsatzen ari gara, egon behar dugun zenbakietan gaude eta oso posizio onean gaude".
Entrenatzaileak Clara Pinedoren baja baieztatu du, giharretako lesio moderatu baten azken fasean baitago. "Sasoirik onenean lesionatu zen eta faltan bota genuen" esan du Aznarrek.
Biharko aurkaria Madrid CFF da, talde indartsua Fuenlabradan, bere zelaian. "Partida pare bat irabazi behar dituzte lasai egoteko, ez daude presioak jota, baina matematikoki jokatzeko irrikitan daude", adierazi du Davidek.
Exijentziatik lehiatzea, eta ez kasualitatetik
Athleticek bihar jokatuko du Atletico Madril-Costa Adeje Tenerife partidaren emaitza jakinda, eta horrek presio puntu bat gehiago sartuko du. "Nahi genuen egoeran gaude. Bost jardunaldiren faltan gure mende gaude eta Txapeldunen Ligatik puntu bakarrera gaude. Etxetik kanpo irabazi behar dugu eta gero San Mamesera itzuliko gara. Jendea taldearekin bat egin behar du eta momentu polit honetaz gozatu", esan du zuri-gorri entrenatzaileak. Izan ere, datorren apirilaren 27an (12:00etan) lehoiak Katedralera itzuliko dira.
Azkenik, ligako top-4 edo top-5ean egotea oso zaila dela azpimarratu du, batez ere urtez urte errepikatu behar denean eta ez denboraldi zehatz batean postu on bat lortzen denean. "Hain talde gaztea izanda, goiko posizioengatik borrokatzen ari gara, eta urtez urte errepikatu behar izatea eskatzen diogu", esan du.