
"Sekulako lana egin dugu eta aurrera jarraitu behar da"
"Sekulako lana egin dugu eta aurrera jarraitu behar da"
Valverdek Athletici Real Madridi egindako bisitan puntu bat lortzea galarazi dion luzapenean jasotako gola deitoratu du
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du lehoiek Santiago Bernabeun Real Madriden aurka azken unean 1-0 galdu ostean: "Egia da lehen zatian zehar ez dugula estutasunik izan, baina bigarrenean, minutuak aurrera egin ahala, goian jendea pilatzen zuten eta nekatzen joan gara. Haiek harritzeko aukera genuen, baina pixka bat atzera egin behar izan dugu. Lehenago gerta zitekeen arren, puntua dastatzen ari ginen. Bere jokalariek kalitate handia dute. Sekulako lana egin dugu gola jaso arte espazio guztiak estaltzen, eta aurrera jarraitu egin behar da".
Teknikari zuri-gorriaren aburuz bere jokalarien jarduna euren partida planera egokitu da eta, emaitza txarra izan arren, pozik doa: "Argi zegoen ostegunean jokatzetik gatozela jakinda gure neurketa egiten saiatu behar genuela. Ahalik eta denbora gehien mantendu nahi genuen norgehiagoka bizia eta irekita. Hemen, beste batzuetan presio handixeagoa egitera etorri garenean, kontraerasoan arazoak sortu dizkigute, espazioa dagoenean oso talde arriskutsua baita".