Zuri-Gorri Talks jaio da

Zuri-Gorri Talks jaio da

Serialaren lehen atala larunbat honetan, apirilak 26, estreinatu da eta Jose Angel Iribar zein Gorka Iraizoz izango dira aurreneko gonbidatuak

Athletic Clubek urrats berri bat eman du ikus-entzunezko proiektuaren garapenean, Zuri-Gorri Talks programa abian jarriz. Familia zuri-gorria osatzen duten pertsonentzat interesgarriak diren gaiei buruz hitz egiteko eta sakon hausnartzeko gune berri bat eraikiz.


Lehen atala atezainengan zentratuta egongo da: historikoki bat dortsala jantzi eta taldearen hamaikakoari hasiera eman diotenei buruzkoa, eta Jose Angel Iribar eta Gorka Iraizoz izan dira saioko lehen gonbidatuak. Biek, Athleticeko atezainek jokatutako paper garrantzitsuaz hitz egin zuten, baina baitan euren posizioaren berezko elementuei buruz ere, hala nola bakardadeari, presioari edo akatsei buruz. Halaber, elkarrizketa pausatu baten baitan, Europako lehiaketetan bizi izan zituzten gau handiak gogoratu eta euskararekiko duten konpromiso pertsonalari buruz hausnartu zuten.


Xabier Mendia kazetari ezagunak gidatuko du saioa, eta Athletic Clubeko jarraitzaileen komunitatea osatzen duten pertsona guztiengana Klubak Youtuben duen kanal ofizialaren bidez iritsiko da. Adi seinaleari.