Real Madrid, Gazteen mailako Txapeldunen Kopako aurkaria

Real Madrid, Gazteen mailako Txapeldunen Kopako aurkaria

Athletic Clubek lehiaketako final-laurdenetan talde zuriaren aurka jokatuko du

Ohorezko Mailako Gazteak taldeak, Ligako txapeldun berriak, Real Madriden aurka neurtuko ditu indarrak Txapeldunen Kopako final-laurdenetan. Adrian Estevek zuzentzen duen taldeak partida bikoitzeko kanporaketa jokatuko du talde madrildarraren aurka: joanekoa maiatzaren 10-11ko asteburuan jokatuko da Valdebebasen eta itzulerakoa hurrengo astean Lezaman.

Sari gisa, Txapeldunen Kopako finala jokatuko duten bi taldeek UEFA Youth League-ean parte hartzeko aukera izango dute. Txapelketa horretan, Txapeldunen Ligara sailkatzen diren eliteko taldeetako gazte guztiek hartzen dute parte. Beraz, lehen taldeak Txapeldunen Ligara sartzea lortzen badu, gazteak ere lehiaketa horretan parte hartuko luke.

Ohorezko Gazteen mailako 2. multzoko buru izaten amaitu ondoren, Txapeldunen Kopa hau esperientzia aberasgarri berria izango da taldea osatzen duten jokalari guztien hobekuntza eta banakako prestakuntzarako.

Lehiaketa honetan Ohorezko Mailako zazpi multzoetako txapeldunek eta multzo guztietako bigarren onenak parte hartzen dute. Athletic Clubez gain, momentuz, hauek dira sailkatu diren taldeak: FC Barcelona (3. multzoa), Real Betis (4. multzoa), Real Madrid (5. multzoa) UD Las Palmas (6. multzoa) eta Valencia CF (7. multzoa). 1. multzoko txapelduna (RC Deportivo edo RC Celta) eta bigarren sailkaturik onena (Sevilla FC, Atletico de Madrid edo UD Tenerife) erabakitzeke daude.

Zozketaren ondoren, honako kanporaketa hauek zehaztu dira:

  • Valencia CF-FC Barcelona
  • UD Las Palmas-Real Betis
  • Bigarren sailkatu onena-1. Taldeko txapelduna
  • Real Madrid-Athletic Club

Final Fourra maiatzaren 26tik ekainaren 1era bitartean jokatuko da Ponferradako Estadio El Toralin zelaian.