“Datorren urtean europan lehiatzeko ametsarengatik lehiatuko gara Madrilen”

“Datorren urtean europan lehiatzeko ametsarengatik lehiatuko gara Madrilen”

David Aznarrek dio "erakutsi behar dugula gu garela Txapeldunen Ligara joan behar dugun taldea"

Igande honetan, 12:00etan, Athletic Clubek Atletico Madriden aurka neurtuko ditu indarrak. Hirugarren eta laugarren sailkatuen artean puntu bakarra dago. Datorren denboraldian Txapeldunen Ligarako sailkapena Alcalan jokatuko den partidatik pasako da. "Ilusiorik handieneko neurketaren aurrean gaude. Matematikoki hirugarren postua lortzeko borrokan ari garen bi taldeen arteko lehia da. Maila emozionalean, irabazten duenak plus bat jasoko du eta galtzen duenak kolpea", esan du teknikari zuri-gorriak norgehiagokaren aurreko prentsaurrekoan.

Kirol arloari dagokionez, Aznarrek "detaileek baldintzatuko duten partida" izango dela uste du. "Armak ditugu min egin ahal izateko. Garrantzitsuena momentuak nola maneiatu izango da. Sufritu egin beharko dugu, gola egiteko aukerak izango ditugu, neurketa gelditzeko eta Atletico Madridek etxean duen presioarekin jokatu beharko dugu". Jokaleku zorrotza aurrean izango dutelarik, entrenatzaileak esan du "haiek Txapeldunen Ligara sartzeko plantilla batdutela, eta bere taldeak ilusio ikaragarriarekin eta inolako konplexurik gabe bidaiatuko duela".


Bi urte hitzordu honetarako prestatzen

Gainera, entrenatzaileak badaki bere taldeak etekina atera diezaiokeela azken bi denboraldi hauetan bildutako esperientzia guztiari. "Bi urte daramatzagu partidu honetarako prestatzen", argitu du hain plantilla gazteak heldutasunean izan duen hazkundeari erreferentzia eginez. "Iragan denboraldikoa taldean jarritako aurreikuspen handietatik errepikatzea da zailena. Gazteak izanda, zailena errendimenduan erregulartasuna izatea da. Denboraldi zaila izan da, baina sufritzen jakin dugu eta etekina atera diegu norgehiagokei", esan zuen.

David Aznarren arabera, talentu eta anbizio handiko taldea zuzentzen du eta bere jokalariek sari hau merezi dute. "Europako amets batengatik jokatzen dugu final bat Atletico Madriden aurka, ahaztezina da", aitortu du.

Azkenik, ez du Alcala de Henareseko lehiatik harago begiratu nahi izan. "Dena dugu irabazteke. Madrilen erakutsi behar dugu gu garela Txapeldunen Ligara joatea merezi dugunak", adierazi du.