
Txapeldunen Ligako txartela Alcalan erabakiko da
Txapeldunen Ligako txartela Alcalan erabakiko da
Athleticek Atletico Madrid izango du aurkari bihar (12:00etan), Europan jokatzeko eskubidea ematen duen hirugarren postua eskuratzeko helburuan
Amaiera zaporeko jardunaldia izango da igandekoa. Atletico Madrid izango du aurkari Athleticek igande honetan Alcalá de Henareseko Kirol Zentroan. Laugarren sailkatuek 48 puntu dituzte eta sailkapenean talde koltxoneroa gainditzeko aukera izango dute. Puntu bakar batek bereizten ditu azken hilabeteetan Europako azken postua lortzeko borroka polita izan duten bi klubak.
David Aznarren taldeak hilabeteak daramatza presio horrekin bizitzen. Sailkapeneko 4. postuan dago eta inoiz baino biziago iritsi da hirugarren posturaren lehiara. "Huts gutxien egiten duen taldeak jasoko du saria", iragarri zuen entrenatzaileak duela aste batzuk, lehoiek eta madrildarrek mantentzen duten pultsu hori aipatuz; izan ere, urrutira joan gabe, Atletico Madridek berdinketa lortu zuen Buñolen Levante UD talde behartsuaren aurka, eta zuri-gorriek UDCA Teneriferi irabazi zioten San Mamesen.
Abantaila oso txikia da Victor Martinen taldearentzat, baina egia da Lezamako joaneko partidan 0-2 irabazi zutenez, Athletici igande hartan irabazitako average partikularra ere kontuan izan beharko da. Lehoiek ilusio handiz bidaiatuko dute egutegian beti zaila den hitzordu batera.
Garrantzi handiko aurkaria aurrean
Atletico Madrid internazionalez beteriko taldea da eta denboraldi honetan etxean oso indartsua dela erakusten ari da, nahiz eta lehoiek bezala ezusteko puntuak utzi dituzten azken asteetan. Ajibade da bere golegile nagusia 5 golekin, baina ez dira Silvia Lloris erdiko atzelariaren 4 golak ahaztu behar. Gainera, Gio, Luany, Sheila edo Fiamma bezalako talentudun jokalari desorekatzaileak ere baditu taldean. Bere kapitaina, Lola Gallardo, taldearen arima da eta 15 aldiz utzi du bere atean hutsean.
Norgehiagoka zaila izango da, berariaz hitzorduak duen erabakigarritasunarengatik eta Emakumezkoen Futbolean historikoki irabazle izan den aurkaria izango duelako aurrean. Azken hamarkadan hamarkadan azken bost ligak irabazi dituen FC Barcelonaren nagusitasuna eztabaidatu due taldea baita Atletico de Madrid. Horrez gain, aurten bartzelonako taldearen aurka Erreginaren Kopako finala jokatuko dute, 2016an eta 2023an irabazi zutena. Ekainaren 7an izango da El Alcorazen.
Athleticek denboraldi honetan Lezamatik urrun duen asmatzeko gaitasuna baliatu beharko du garrantzi handiko zita honetarako. Lehoiek azarotik etxetik kanpo galdu gabe dihardute, Anoetako derbitik, hain zuzen ere. Hori gutxi ez eta 2025. urte osoan zehar bost garaipen eta berdinketa bat erdietsi dituzte jarraian. Erronka handia da, baina saria are handiagoa litzateke. Dena emango dugu Alcalan.