
Museoen Nazioarteko Eguna Athletic Cluben
Museoen Nazioarteko Eguna Athletic Cluben
Igande honetan, maiatzaren 18a, AC Museoan doako sarrera egongo da historia zuri-gorria ezagutu nahi duen ororentzat
Igande honetan, maiatzaren 18a, Athletic Clubek Museoen Nazioarteko Eguna (DIM) ospatuko du eta horregatik, doako sarrera egongo da AC Museoan historia zuri-gorria ezagutu nahi duen edonorentzat.
Datorren asteazkenean, maiatzaren 21ean, San Mamesen jokatuko den UEFA Europa Leagueko finala prestatzeko lanak direla eta, igande honetako bisita museora bakarrik mugatuko da, eta ezinezkoa izango da estadioan zehar Tourra egitea.
AC Museoaren ordutegia ohikoa izango da, 10:00etatik 20:00etara. Doan sartu ahal izango da edukiera bete arte. Bisitariak sartzen joango dira iritsieraren eta eskuragarritasunaren arabera. Ez dago sarrera online erreserbatzeko aukerarik.
Museorako azken sarrera 19:00etan izango da.