
"Txapeldunen Ligarako sailkatzea sekulako arrakasta da"
"Txapeldunen Ligarako sailkatzea sekulako arrakasta da"
Valverdek Athletic Club kontinenteko txapelketa nagusira itzuliko dela ospatu eta orain "laugarren edo hirugarren" bukatzen saiatuko direla aitortu du
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzailea pozik agertu da lehoiek Getafen 0-2ko garaipena lortu eta datorren denboraldirako Txapeldunen Ligarako sailkapena ziurtatu ostean: "Sekulako arrakasta da gu bezalako talde batentzat, lehiatzeko modu ezberdina baitugu. Egia da aspalditik geundela aukera horrekin, atzetik datozenekin aldea geneukalako eta kupoa handitu egin delako LaLigako taldeek Europako txapelketetan egin dugunaren arabera. Abantailarekin, zehatza eta sendoa izan behar da, eta hala egin eta helburua erdietsi dugu. Guretzat ametsa da, oso pozik gaude, eta gure zaleei eskaintzen diegu, beti ondoan baitaude. Asko borrokatu behar izan dugu eta denboraldian zehar izan ditugun ezbeharrak gainditu ere".
Bi jardunaldiren faltan, teknikari zuri-gorriak anbizio handia dauka: "Irabazi ostean beste erronka batean pentsatzen duzu. Ea laugarren edo hirugarren amaitu dezakegun. Bukaerara arte saiatuko gara. Ikusiko dugu noraino irits gaitezkeen".