Zaharrak berri: 2025/26 denboraldiko lehen ekipazioa

Zaharrak berri: 2025/26 denboraldiko lehen ekipazioa

Datorren denboraldiko elastiko zuri-gorria salgai dago Athletic Clubeko denda fisikoetan eta online dendan, Pitxitxiren bustoan eta Eguzkilorean oinarritutako xehetasunekin

2025/26 denboraldirako Athletic Clubeko lehen Castore ekipazioa eskuragarri dago jada online dendan eta Klubaren salmenta puntu fisiko ofizialetan.

"Zaharrak Berri / Built from Tradition / Tradizioari Lotuta" lelopean, kamiseta berri honen diseinuak San Mameseko tradiziorik enblematikoenetako bat eta Euskal Herriko aspaldiko tradizioa lotzen ditu. 

2025/26 denboraldian mende bat beteko da San Mamesen Pitxitxiren bustoa jarri zenetik (1926ko abenduan). Eskultura ikoniko horrek futbolaren munduko ohiturarik berezienetako bat sortu du: talde bisitariek Katedralean lehen partida ofiziala jokatzen dutenean egiten duten lore-eskaintza. Errespetuz eta solemnitatez beteriko keinu horrek iraganaren eta orainaren arteko lotura sinbolizatzen du, soropila zapaltzen dutenen eta bertan aztarna ezabaezina utzi zutenen artekoa.

Ehun urteko erritual honetan inspiratuta, kamisetak oroimen zuri-gorri hori lore batekin lotzen du: Eguzkilorea, Euskal Herriko ikurretako bat. Euskal mitologiaren arabera, Eguzkiloreak espiritu txarretatik babesten ditu etxeak, eta klima kaltegarrietan bizirauteko gai denez, euskal herriaren nortasuna, indarra eta erresistentzia ere irudikatzen ditzake. Kamisetaren diseinuan Pitxitxiri egindako lore-eskaintzaren luzapen gisa agertzen da, eta jokalariek garondoan eramango dute. 

Esan bezala, Athletic Clubeko ekipazio berriak berrikuntza eta tradizioa uztartzen ditu: transpiragarritasun handiko AERTEK ehunez egina, lepoa polo estiloan du, estalki gurutzatuarekin, xehetasunak lepoan eta ukabiletan kontrastean, eta kalitatezko akaberak, hala nola silikonazko armarria (Pro bertsiona) edo ezkutu brodatua (Réplica bertsioan).

Kamiseta zuri-gorriaz gain, praka eta galtzerdi beltzak ere baditu ekipazioak, azken honek akabera zuri-gorriekin.