
Emakumezkoena |
Laida Balerdik Athletic Clubekin debuta egin du
Laida Balerdik Athletic Clubekin debuta egin du
Asteasuko atzelaria estreinekoz aritu zen lehen talde zuri-gorriaren elastikoarekin
Liga F-ko denboraldia ixteaz gain, Laida Balerdiren debuta ekarri zuen lehoiek FC Barcelonaren aurka jokatu zuten partidak. 22 urteko futbolaria azken txanpan zelairatu zen, Maddi Torre ordezkatuz.
32. dortsala zeramala, atzelari gipuzkoarra 125. lehoia bihurtu zen Athletic Cluben elastikoarekin lehiatzen bere historian zehar.
Balerdi 2022/23 denboraldian iritsi zen Realetik, eta aurten lehen taldearen dinamikan egon da, bigarren taldeko fitxarekin.