Zatoz Genuineko finalera!
Athletic Club Fundazioak Genuine Ligako azken Fasea antolatuko du Lezaman maiatzaren 31tik ekainaren 1era bitarteko asteburuan
Athletic Club Fundazioak Genuine Ligako laugarren eta behin betiko Azken Fasea antolatuko du maiatzaren 31tik ekainaren 1era bitarteko asteburuan. Lezamara joan eta Athletic Genuine babesteko aukera paregabea, Fundazioaren Komunitate arloan kokatutako proiektuetako bat.
Athletic Clubek familia athleticzalea Lezamara joatera animatzeko argitaratu duen bideoak dioen bezala:
47 talde
Ilusio bera.
Eta garrantzitsuena behar dute …
Euren jendea. Familia zuri-gorria.
Haiek ere amesten dute zuk euren gola oihukatzea
Zatoz Lezamara.
Animaiezaiezu.
Genuine… futbola da.
eta, noski, Athletic da.
47 taldek azken partidak jokatuko dituzte 2024/25 denboraldiko txapeldunak zehazteko. Athletic Clubek anfitrioi lanak egingo ditu eta giro ona ziurtatuta dago.
Athletic Genuinek larunbatean, hilaren 31n, ekingo dio bere parte-hartzeari, goizeko 11:00etan, 1. Zelaian, Villarreal CF taldearen aurka.
Arratsaldean, 17:30ean, eta 2. Zelaian, San Mames zaharreko arkukoan, Genuine taldeko lehoiek Malaga CF Fundazioaren aurka jokatuko dute.
Azkenik, Athletic Club Fundazioak bere azken partida jokatuko du igandean, 10:30ean, berriz ere 2. zelaian, Real Betis Balompieren aurka.
Athletic Club Fundazioa “Compañerismo” Multzoan dago beste 22 talderekin batera.
Beti bezala, Genuine Peña taldearekin batera asteburu osoan egongo da, Lezamako harmailei beroa eta poza emanez. Zaletu guztiak animatzen ditugu gure taldeari asteburu zirraragarri honetan laguntzera.