Metro Bilbaok Athletic Club-FC Barcelona partidarako zerbitzu bereziak eskainiko ditu

Metro Bilbaok Athletic Club-FC Barcelona partidarako zerbitzu bereziak eskainiko ditu

Oscar de Marcosen agurra dela eta, Metro Bilbaok metroaren zerbitzua zabalduko du norgehiagokaren hasierarako eta amaierarako

Datorren igandean San Mamesera Athletic Club-FC Barcelona partida zuzenean ikustera bertaratuko diren pertsonen mugikortasuna errazte aldera eta Oscar de Marcosen ibilbide bikainari eskainiko zaion omenaldia dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu bereziak eskainiko ditu partidaren hasierarako eta amaierarako.

Neurketa eta ospakizuna amaitu ondoren, San Mames, Indautxu eta Moyua geltokietatik bakarrik sartu ahal izango da.

Honako hauek dira Metro Bilbaok igandean Katedralera hurbilduko diren athleticzaleentzat ematen dituen gomendioak:
 

  • Trenetik irteterakoan, Barika edota txartela eskuan eraman makinetatik igarotzeko prozesua errazteko. 
  • Txartela eskuratzeko makinetan itxaroteak ekideteko, Barika kargatuta eraman edota aldez aurretik itzulerako txarleta eskuratu.
  • Une oro geltokietako langileen jarraibideei kasu egin.

 

Segurtasunagatik, partida hasi baino 45 minutu lehenago (20:15-21: 00), San Mameseko geltokia irteteko bakarrik erabili ahal izango da. Metroan sartzeko Indautxuko geltokira joan zaitezke.