
LaLiga 2025/26 denboraldiko egutegi ofiziala zozketatu da
LaLiga 2025/26 denboraldiko egutegi ofiziala zozketatu da
Athleticek Sevilla FC-ri San Mamesen harrera eginez ekingo dio futboleko ikasturte berri honi eta Real Madrid CF-ren aurrean agur esango dio, Santiago Bernabeu zelaian
Athletic Clubek LaLiga EA Sports 2025/26 denboraldiko norgehiagoken zerrenda osoa ezagutzen du dagoeneko. Sevilla FC taldearen aurka ilusioz beteriko denboraldi berri bat hasiko da San Mamesen abuztuaren 17ko asteburuan eta Real Madriden aurka amaituko du maiatzaren 24an Santiago Bernabeu zelaian.
Nabarmentzekoa da 2026ko Superkopa dela eta, hasiera batean urtarrilaren 11rako programatuta zegoen Athletic Club-Real Madrid partida urriaren 28an edo abenduaren 2an jokatuko dela.
1991/92an hasi genuen azkenekoz denboraldia Sevillaren aurka etxean, 0-2 galdu ondoren. Aurretik, 3-0 irabazi genien San Mamesen 1988/89ko lehen jardunaldian, 6-1 irabazi ondoren 1955/56an.
Athletic Clubek maiatzaren 24ko asteburuan emango dio amaiera txapelketari, Real Madriden aurka, Santiago Bernabeu zelaian.
Euskal derbiei dagokienez, Realaren aurka jokatuko dugu etxetik kanpo azaroaren 2an (11.J) eta etxean otsailaren 1ean (22. J), Deportivo Alavesen aurka San Mamesen irailaren 14an (4.J). eta Mendizorrotzan maiatzaren 3an (34.J), eta CA Osasunaren aurka Iruñean urtarrilaren 4an (18.J) eta Bilbon apirilaren 22an (33.J).