Nico Williamsek 2035era arte berritu du kontratua Athletic Clubekin

Nico Williamsek 2035era arte berritu du kontratua Athletic Clubekin

Bere bihotzeko taldera hurrengo hamar denboraldietarako batu da hegaleko jokalari zuri-gorria eta bere etete-klausula %50 igo da

hamar denboraldietarako luzatzeko, 2035eko ekainaren 30era arte, hain zuzen ere. 

Nico Williamsen etete-klausula % 50 baino gehiago handitu da aurrekoaren aldean.

"Erabakiak hartu behar direnean, niretzat, garrantzitsuena, bihotza da. Nahi dudan tokian nago, nire gertukoekin, hau nire etxea da. Aupa Athletic!", adierazi du Klubak Athleticekin kontratua luzatzen duela argitaratu duen bideoan.

Fideltasunaren adierazpen berri honek mugarri bat ezarri du zuri-gorrien historian eta, beste taldekide batzuen artean, Unai Simonek, Oihan Sancetek, Dani Vivianek, Mikel Jauregizarrek, Beñat Pradosek edo Ernesto Valverde berak hasitako bidea berretsi du... Eta, nola ez, dagoeneko historikoa den eta belaunaldi bat markatu duen taldeko kapitaina den Iñaki Williams bere anaiak hasitakoa. Iker Muniainek utzi zion 10 zenbakia izaten jarraituko du, oraingoan Txapeldunen Ligan ere. Eskaintza erraldoien aurrean Nicok Athleticen eskutik eman duen aurrera pausua arrakasta itzela da Klubarentzat, Athletic WIN (Williams, Iñaki, Nico) ikusgarria. 

Anbizio neurgaitza duten lehoiak dira, irabazi bai, baina Athleticekin egin nahi dutenak, euren bihotzetako taldearekin. Jakin badakitelako, kirolean zenbat eta zailtasuna handiagoa izan, orduan eta meritu handiagoa duela garaipenak. Munduan bakarrak, #UniqueInTheWorld.

Nico Williams (Iruñea, 2002) alebinetan iritsi zen Athleticera, 2013/14 denboraldian, anaia Iñaki Lezamara iritsi eta urtebetera. Ordutik, formakuntza etapa guztiak bete ditu Athleticen, 2021eko apirilaren 28an lehoi gisa debuta egin zuen arte, 18 urterekin. 
Orain arte, lehen taldean jokatu dituen 5 denboraldietan, 167 partida ofizial jokatu ditu eta Kopako titulua lortu du. Horrez gain, Europa Leagueko finalerdietara iritsi eta Txapeldunen Ligarako sailkapena lortu du azken bi kirol urteetan.

Nico Williamsek azken denboraldietan Athletici egin dion ekarpena erabakigarria izan da, erasoan diferentziala izan baita bere erregateei eta abiadurari esker. 31 tanto sartu ditu, baita gol aukera piloa sortu ere, eta etengabeko amesgaiztoa izan da aurkarien atzelarientzat. 

Berdegunean egindako lan bikainaz haratago, Nico Williamsen nazioarteko proiekzioa izugarria izan da, eta Athletic markaren enbaxadore baliotsua bihurtu da munduan zehar. Adibidez, 2024ko Eurokopako finaleko MVP izendatu zuten (non Espainiako selekzioarekin txapeldun izan zen) eta Urrezko Baloia irabazteko izendatuen zerrendan izan zen (hamabosgarren gelditu zen).  

Athleticen kirol-filosofia, askatasunez aukeratua, Kluba, bere masa soziala (erakundearen jabea) eta bere zaleak harrotzen dituen berezitasuna da. Nico Williamsek kontratu luzapen honekin eman duen aurrerapausoak harrotasunez betetzen du Athleticzaleen familia osoa eta anbizio handiko etorkizun pozgarria marrazten du.

Hau da Athletic ospetsua.