
Athletic Cluben denboraldiaurrea asteazken honetan hasi da Lezaman
Athletic Cluben denboraldiaurrea asteazken honetan hasi da Lezaman
Oporretatik itzuli ondorengo lehen lan eguna izango da lehoientzat
Asteazken honetan, uztailaren 9an, hasiko dira Athletic Clubeko entrenamenduak, bi multzotan banatuta, IMQko proba medikoekin eta zelaian egingo den egokitzapen fisikoarekin. RCD Mallorcatik fitxatutako Robert Navarro jokalariarentzat lehen eguna izango da Lezaman.
Gaur eta biharko, osteguneko, lan-dinamika antzekoa izango da eta goizez bakarrik osatuko dute lan-saioa. Ostirala izango da denboraldiaurrea hasi duten jokalari guztiak berdegunera elkarrekin sartuko diren lehen eguna, lehen entrenamendu osoa Ernesto Valverderen aginduetara egingo dutena.
Espainiako selekzioak UEFA Nations Leagueko azken fasea jokatzeko deitu zituen hiru jokalariak, Unai Simon, Dani Vivian eta Nico Williams, aurrerago batuko dira taldera, Maroan Sannadirekin batera, azken honek ere nazioarteko neurketak jokatu baititu Marokoko selekzioarekin. Unai Vencedor, Hugo Rincon eta Unai Egiluz jokalariek astebete gehiago dute atseden hartzeko, igoera play offak direla eta.