Lehoiek IMQren proba medikoekin hasi dute denboraldiaurrea

Lehoiek IMQren proba medikoekin hasi dute denboraldiaurrea

Zuri-gorriek gaur eta ostegunean egingo dituzte test medikoak Lezaman

Athletic Clubeko gizonezkoen lehen taldeko futbolariek asteazken honetan hasi dute 2025/26 denboraldiaurrea IMQren proba medikoekin eta test fisiko ezberdinekin Lezaman. Proba hauek asteazken honetan eta ostegunean izango dira, Markel Perez, IMQko Kirol Medikuntzako Unitateko arduraduna, eta Zigor Madaria, IMQko kirol kardiologoa, Josean Lekue eta Pablo Aranda Klubeko doktoreekin batera.

Egiten ari diren proba medikoen artean, besteak beste, analitika, ekokardiograma eta elektrokardiograma, laktato-probak, pisuaren balorazio zineantropometrikoa, altuerak eta tolesturak eta esfortzu- eta erresistentzia-probak daude.