
Athleticek bere hirugarren ekipazioa aurkeztu du
Athleticek bere hirugarren ekipazioa aurkeztu du
Castoreren eskutik, kamiseta berriak, guztiz berde turkesa kolorekoa, munduan zehar barreiatuta dituen zaletuak omentzeko asmoa du
Athletic Clubek eta Castorek 2025/26 denboraldiko hirugarren janzkera ezagutarazi dute. Janzkera erabat berde turkesa koloretakoa da, AerTek ehunarekin egina, eta zeinaren bitartez erakundeak mundu osoan zehar dituen 467 peñei omenaldia egin nahi die. Elastikoan azaltzen diren elkarren artean lotutako armarri estanpatuen bidez, zaletuen eta jokalarien arteko lotura hautsezina irudikatu nahi da: Bilbotik munduko bazter guztietara hedatzen den lotura eternala adieraziz.
Beti hor daudenei egiten zaien errekonozimendua da. Memento onetan eta, bereziki, taldeak gehien behar izan duenean ere, bai San Mamesen, bai munduko edozein zelaitan topatzen ditugun horiei.
Hirugarren janzkera honen bidez, Athletic Clubek eta Castorek berdea berreskuratuko dute. Azken 15 urteetan ohikoa izan den kolorea, baina marka ingelesaren eskutik estreinatzen dena. Etxetik kanpo lortutako Europako garaipenak, Iñaki Williamsen estreinaldi golegilea Turinen eta 2020ko Kopako finalerako sailkapena Yuri Berchichek Granadan lortutako golari esker zaletuen memorian daude.
2025-2026 denboraldirako Athletic Cluben hirugarren janzkera eskuragarri dago jada online zein denda fisikoetan erosteko.