Ekain Azkunek SV Rieden jokatuko du utzita

Ekain Azkunek SV Rieden jokatuko du utzita

Bilbao Athleticeko aurrelariak denboraldi honetan Austriako Bundesligan lagatuta jokatuko du

Athletic Clubek eta SV Riedek akordioa erdietsi dute Ekain Azkune aurrelaria Austriako taldearen esku uzteko. Hain zuzen ere, SV Ried taldea aurten itzuli da Austriako Bundesligako maila gorenera.

Azkunek 31 partida jokatu ditu aurtengo denboraldian Bilbao Athleticen, hiru gol sartu dituelarik, eta hainbat helburu betez gero, SV Ried-ek derrigorrez erosi beharko du jokalaria. Ibaiganek, transferentzia gauzatuz gero, bere errendimenduagatiko bonus bat, salmentaren ehuneko posible bat eta berrerosteko aukera gordetzen ditu.

Bestalde, Athletic Clubek kontratua eteteko akordiora iritsi da Asier Perez CD Basconiako atzelariarekin, denboraldi honetan CD Tudelanon utzita egon denarekin.