Athletic Club - SD Ponferradina lagunartekorako deialdia

Athletic Club - SD Ponferradina lagunartekorako deialdia

Ernesto Valverdek 25 jokalari deitu ditu larunbat honetan Urritxen (Amorebietan) jokatuko den lagunartekorako

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak 25 jokalari deitu ditu 2025/26 denboraldiaurreko lehen lagunartekorako. Athletic Clubek eta SD Ponferradinak larunbat honetan, Urritxen (Amorebietan), 20:00etatik aurrera, indarrak neurtuko dituzte. Partida Youtube Athleticen jarraitu ahal izango da zuzenean. 

Ernesto Valverderen deialdia: Padilla, Santos, Gorosabel, Paredes, Egiluz, I. Lekue, Yuri, Adama, Vesga, Ruiz de Galarreta, Unai G., Prados, Vencedor, Canales, Rego, Robert Navarro, Nico Serrano, Adu Ares, Berenguer, O. Sancet, Olabarrieta, Williams, Djaló, Guruzeta eta Izeta.