Aldaketa Club Athletic-en gako digitaletan

Aldaketa Club Athletic-en gako digitaletan

Astelehenetik aurrera, hilak 21, Klubeko kanal digital guztietara sartzeko Erabiltzaile-izena NAN-zenbakia izango da. 14 urtetik beherakoen kasuan, Tutorearen NANa izango da, eta jarraian, zenbaki bat

Gaurtik aurrera, 2025eko uztailaren 21a, Athletic Clubeko kanal digitaletara sartzeko Club Athleticeko kideen Erabiltzaile-izena ez da helbide elektroniko bat izango (benetakoa edo aldatua), NAN zenbakia baizik. Horrek azken hilabeteetan Erabiltzaile-izena ahazteagatik edo behar bezala identifikatu gabeko kontuen arteko bikoizketengatik izandako gorabehera ugariak murrizten lagunduko du.

Gaur, Club Athleticen jarraitzaile guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute Erabiltzaile izen berriaren berri emanez.

Pasahitza kontuak gaur egun duen berdina izango da, baina Club Athleticeko kideek beste pasahitz bat ezar dezakete edozein unetan “Pasahitza ahaztu al duzu? Berrezarri” estekan, Club Athletic webgunearen eremu pribatuan edo klubaren edozein kanal digitaletan kredentzialak sartzeko unean arukituko duena.

Erabiltzaile-izena NAN zenbakia izango da aurrerantzean eta oraingo pasahitza mantenduko da

14 urtetik beherakoentzako kasu berezia
Club Athletic-en kidea NAN propiorik ez duen adingabea bada, bere Erabiltzaile-izena Tutorearen NANa izango da, eta jarraian zenbaki bat izango du. Horretarako, nahitaezkoa da 14 urtetik beherakoen kontu guztietan Tutorearen datuak sartuta egotea.

 

Zure datuak oraindik eguneratu ez badituzu, egin ezazu lehenbailehen zure Club Athletic gune pribatuan edo aurreko asteetan bidali genizun ‘Athletic Clubaren datu-basean eguneratzea’ posta elektronikoaren bidez.
 

Edozein kontsulta egiteko laguntza
Ekintza honi buruzko galdera guztiak argitzeko, Ohiko Galderen sorta prestatu dugu, zalantzak argitzen laguntzeko. Gainera, klubarekin ohiko harremanetarako moduak mantenduko dira.