
PSV Eindhoven, Athleticen nazioarteko lehen aurkaria 2025/26 denboraldiaurrean
PSV Eindhoven, Athleticen nazioarteko lehen aurkaria 2025/26 denboraldiaurrean
Herbehereetako txapeldunak hobeto ezagutu, lehoiak uda honetan Txapeldunen Ligako lehen aurkariari aurre egiteko prestatzen ari diren bitartean
Larunbat honetan, Athletic Clubek Philips Stadion zelaira bidaiatu, eta bertan PSV Eindhoven Eredivisieko egungo txapeldunaren aurka jokatuko du, 17:30ean.
SD Ponferradina (1-0 irabazi) eta Deportivo Alaves (1-0 galdu) taldeen aurka indarrak neurtu ondoren, hauxe da denboraldiaurrean lehoiek atzerrira egingo duten lehen bidaia eta Txapeldunen Ligako mailako arerioen aurka jokatuko duten lehen partida. Izan ere, Athleticek Premier Leagueko txapelduna den Liverpool FC izango du aurrean Anfielden abuztuaren 4an (18:00 eta 21:00) eta Arsenal FC-ren kontra jokatuko du Emirates Stadiumen abuztuaren 9an (18:00).
PSV (Philips Sport Vereniging), egoitza Eindhovenen duena, Herbeheretako bosgarren hiri handiena, herrialdeko hiru talde handienetako bat da, AFC Ajax eta Feyenoordekin batera.
Philips elektronika enpresako langileek 1913an sortua, PSV Herbeheretako futbolaren historiako bigarren talderik sarituena da, 50 garaikurrekin bere beira-arasetan, horien artean Eredivisieko 26 titulu, KNVBko 11 Kopa, 14 Johan Cruyff Superkopa, Europako Kopa bat (1987/88) eta UEFA Kopa bat (1977/78).
Peter Boszen mutilek Eredivisie 2024/25 kendu zioten Ajaxi denboraldiko azken jardunaldian, eta 79 punturekin amaitu zuten denboraldia, 25 garaipen, lau berdinketa, bost porrot eta 103 goleko kopuru ikaragarria alde zutela.
Iazko Txapeldunen Ligan 14. amaitu zuen Liga Fasea, Girona (4-0), Shakhtar Donetsk (3-2), Belgradeko Estrella Roja (2-3) eta Liverpool FC (3-2) taldeen aurka lortutako garaipenei esker. Ondoren, PSVk Juventus mendean hartu zuen (4-3) partida bikoitzera, final-zortzirenetan Arsenalek torneotik kanporatu aurretik.
Aurrekariak
Zuri-gorriek hiru aldiz jokatu dute Rood-witten taldearen (zuri-gorriak baita) aurka, guztiak denboraldiaurreko lagunartekoak.
1978ko abuztuan, Athleticek 4-2 irabazi zion PSVri San Mamesen, Jose Maria Nuñezen golari eta Carlos Ruizen hirurei esker.
18 urte geroago, Bilbon ere, nederlandarrak 0-2 nagusitu ziren Katedralean, Arthur Numan eta Phillip Cocuren golekin.
Bien arteko azken lehia 2012/13 denboraldia baino lehen izan zen. PSVk 1-0 irabazi zion Athletici Breslaviako Stadion Miejski zelaian. Georginio Wijnaldumek sartu zuen gola 46. minutuan.
Gaur egungo taldea
Boszek talde sendoa dauka bere aginduetara, nazioarteko esperientzia eta talentu gazteak uztartzen dituena.
Iragan denboraldiko golegile eta kapitain nagusia, Luuk de Jong, Ivan Perišic kroaziarrarekin eta Alassane Pléa fitxaketa berriarekin batera, beteranoen artean nabarmentzen dira oso jokalari gazteen artean.
Sergiño Dest eta Ricardo Pepi (Ameriketako Estatu Batuak), Esmir Bajraktareviere (Bosnia), Matej Kovár (Txekiar Errepublika), Ismael Saibari (Maroko) eta Adamo Nagalo (Burkina Faso) dira nazioarteko beste futbolari batzuk, eta Herbehereetako selekzioko kideak ere badaude, hala nola Guus Til, Jerdy Schouten eta Joey Veerman.
Ryan Flamingo (22 urte), Couhaib Driouech (23 urte), Isaac Babadi (20 urte) eta Tygo Land (19 urte) lehen taldean sartu diren gazteen azken belaunaldiko kideak dira. Ruben Van Bommel (AZ Alkmaar), Yarek Gasiorowski (Valencia), Kiliann Sildillia (SC Friburgo) eta Nick Olij (Sparta Rotterdam) heldu dira aurten klubera, lehen aipatutako Pleá (Borussia Mönchengladbach) eta Kovarrekin (Bayer Leverkusen) batera.
Arrakasta Europan
PSVk urrezko bi garai bizi izan ditu. Lehenengoa 1970eko hamarkadan izan zen, Kees Rijvers-en zuzendaritzapean. Rijversek Willy van der Kuijlenen talentu handiaren inguruan eraiki zuen taldea eta, 1972tik 1778ra, PSVk Erediviseko hiru titulu, KNVBko bi Kopa eta 1977/78 UEFAko Kopa irabazi zituen, SC Bastiari finalean 3-0 irabazita.
Bigarren aldia Guus Hiddinkekin iritsi zen 80ko hamarkadaren amaieran. Eric Gerets, Ronald Koeman eta Wim Kieft talentuek bultzatuta, besteak beste, PSVk Europako Kopa irabazi zuen 1987/88an.
Hiddinken taldeak Galatasaray, Rapid Viena eta Girondins Burdeos gainditu zituen, finalerdietan Real Madrid etxetik kanpo garaitu aurretik. Finalean, PSVk Benficari irabazi zion penaltietan (6-5).
Philips Stadion
1910ean eraiki zen Philipseko langileentzako futbol zelai gisa, eta PSVren aurreko klubak, Philips Elftalek, erabili zuen 1911tik 1913an egungo klubaren egoitza bihurtu zen arte.
35.000 ikuslerentzako lekua duen estadioan hainbat aldaketa garrantzitsu egin dira historian zehar, batez ere 70eko eta 90eko hamarkadetan, harmailak handitu eta estali zirenean.
Hiriaren erdian dago, Eindhoveneko geltoki nagusitik 15 minutura.
Erlazionatutako aurkariak

Erlazionatutako partidak
PSV Eindhoven - Athletic Club

