
Athletic Club - SC Braga partidarako deialdia
Athletic Club - SC Braga partidarako deialdia
Emakumezkoen lehen taldeak denboraldiaurreko lehen partida jokatuko du Bembibren gaur arratsaldean (18:00etan) Municipal Jesus Esteban zelaian
Athletic Club Bembibrera bidean da gaur arratsaldean udako lehen lagunarteko partida jokatzeko. Norgehiagoka Bembibreko Municipal Jesus Esteban zelaian izango da arratsaldeko 18:00etan eta sarrera doakoa izango da.
Javi Lergak, lehoiekin bere lehen partida zuzenduko duenak, 22 jokalari deitu ditu: Olatz Santana, Ziara Vega, Maddi Torre, Leire Eguia, Maite Valero, Jone Amezaga, Marta San Adrian, Patricia Zugasti, Thais Pargaray, Daniela Hormaechea, Clara Pinedo, Oihana Aguirregomezkorta, Nerea Nevado, Izaro Torrontegi, Irati Alfaro, Ane Campos, Ainize Barea, Eider Arana, Nerea Benito, Laida Balerdi, Daniela Agote eta Elene Gurtubay.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Sporting Braga

