Real Racing Club - Athletic Club partidarako deialdia

Real Racing Club - Athletic Club partidarako deialdia

Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu asteazken honetan La Maruca zelaian (Muriedasen), 19:00etan, jokatuko den lagunartekorako

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak 23 jokalari deitu ditu 2025/26 denboraldiaurreko laugarren lagunartekoa jokatzeko. Partida La Maruca zelaian (Muriedasen) izango da asteazken honetan, 19:00etatik aurrera, eta zuzenean jarraitu ahal izango da Youtube Athleticen.

Ernesto Valverderen deialdia: Unai Simón, Padilla, Areso, Egiluz, De Luis, I. Lekue, Yuri, Adama, Vesga, Unai G., Prados, Jauregizar, Vencedor, Canales, Rego, Robert Navarro, Nico Serrano, Adu Ares, Berenguer, O. Sancet, Guruzeta, Izeta eta Maroan.