Club Athletic: escort kids Athletic Club-Rayo Vallecano partidan

Club Athletic: escort kids Athletic Club-Rayo Vallecano partidan

2025-26 denboraldiko LaLigako bigarren jardunaldian San Mameseko berdegunera lehoiekin batera zelaira irtetzeko aukera duzu

5 eta 12 urte bitarteko Club Athletic txartelaren titularrek esperientzia ahaztezina bizi ahal izango dute San Mamesen, abuztuaren 25ean, astelehenean, 19:30ean,  2025/26 Ligako 2. jardunaldiari dagokion Athletic Cluben eta Rayo Vallecanoren arteko partidan. Esperientzia paregabe honi esker, Club Athleticeko 11 kidek jokalari zuri-gorriak aldageletako tuneletik berdeguneraino lagundu ahal izango dituzte.

Txartelaren titularra bakarrik inskribatu ahal izango da zozketan. Horretarako, Club Athletic diren pertsonek esteka honetan izena eman beharko dute.

Zozketan izena emateko epea abuztuaren 4an (astelehenean) hasi eta hilaren 17an (igandean) amaituko da (23:59an).

Zozketan parte hartzeko urratsak:

  • 5 eta 12 urte bitarte izatea
  • Club Athltic edota Club Athletic Premium kidea izatea
  • Zure kontu pertsonalean, 'Nire kontua' atalean sartzea.
  • 'Abantailak eta Zozketak' atalera joan eta 'Beste esperientziak' atalean klik egin.


Eskuragarri dauden 11 plazen zozketa abuztuaren 18an, astelehenean, egingo da.

Eta oraindik Club Athletic-eko kide ez bazara eta honelako esperientziez gozatu nahiko bazenu, egin bat klubarekin orain!