Unai Egiluzeri egindako ebakuntza ondo joan da

Unai Egiluzeri egindako ebakuntza ondo joan da

Zentralari ebakuntza egin diote gaur eskuin belaunean

Unai Egiluz jokalariari ebakuntza egin diote eskuin belaunean. Santanderreko Racingen aurka jokatutako lagunarteko partidan Athletic Clubeko atzelariak eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen eta gaur ebakuntza egin diote artikulazio horretako haustura konpontzeko.

Ebakuntza IMQ-ren babesarekin burutu da.

Bihar ospitaleko medikuaren alta jasotzea espero da.