
Athletic Cluben markak gora egiten jarraitzen du
Athletic Cluben markak gora egiten jarraitzen du
Brand Finance aholkularitzaren arabera, gure erakundea munduko 31. erakunde baliotsuena da, 2024an baino 4 postu gorago, eta 2021ean baino 12 gorago
Brand Finance Football aholkularitza-enpresak argitara eman du klub bakoitzaren markak nazioartean duen balioa ezartzen duen txostena. Athletic Clubek lau postu egin ditu gora aurreko rankingarekin alderatuta, eta gaur egun 31. postuan dago kokatuta mundu mailan, bere marka-balioa %27 handituta, 160 milioi eurora iritsiz.
2021arekin alderatuta, 12 postu eta 50 milioi gehiago dira; izan ere, Klubak 43. postua zuen sailkapen horretan, eta markaren balioa 110 milioikoa zen.
Athletic da marka-balio onena duen laugarren taldea, Real Madrid CF, FC Barcelona eta Atletico Madriden atzetik, eta Real Betis (38), Sevilla FC (45) eta Villarreal CF (50) taldeen aurretik.
LaLigako kluben rankinga munduko Top50ean
- Real Madrid (1)
- FC Barcelona (2)
- Atlético de Madrid (12)
- Athletic Club (31)
- Real Betis (38)
- Sevilla FC (45)
- Villarreal CF (50)