
Peio Canalesek Real Racing Club de Santander taldean utzita jokatuko du
Peio Canalesek Real Racing Club de Santander taldean utzita jokatuko du
Erdilaria LaLiga Hypermotionean arituko da lagata Lezamatik kanpo izango duen lehen esperientzian
Peio Canalesek utzita jokatuko du datorren denboraldian Real Racing Club de Santander LaLiga Hypermotioneko taldean. Barrikarra zilarrezko mailan estreinatuko da, azken denboraldian Bilbao Athleticen egindako lana eta Ernesto Valverderen taldearekin parte-hartze puntualak uztartu ondoren..
Lezamatik aterako den lehen aldia izango da, duela ia hamar urte Athletic Cluben oinarrizko futbolean hasi zenetik.
Erdilariaren maileguak parte ez hartzeagatiko penalizazio batzuk eta zenbateko aldakorrak errendimenduaren arabera jasotzen ditu. Bestalde, ez du erosteko aukerarik barne hartzen, beraz, futbolaria, 2024ko irailean Sevilla FC taldearen aurka San Mamesen debuta egin zuena eta lehoi gisa zortzi partida ofizial dituena, denboraldiaren amaieran itzuliko da Lezamara.
Erlazionatutako jokalariak
