"Erronka Athletic pauso bat haratago eramatea da"

"Erronka Athletic pauso bat haratago eramatea da"

Valverde ilusioz gainezka dago denboraldi berri bat hasi baino lehen, bere hamargarrena aulki zuri-gorrian, eta "animorik onenarekin" iristen direla uste du

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du lehoiek bihar San Mamesen, 19:30ean Sevilla FC taldearen aurka, LaLiga 2025/26 denboraldiari ekin aurretik. "Hasteko gogoa dugu, eta gure asmoa urte ona osatzea da. Erronka Athletic pauso bat haratago eramatea da eta denok horretarako prest egotea espero dut. Denboraldiaurreak gauzak ikusteko eta probatzeko balio du. Partida asko irabazi nahi badituzu, beste era bateko lagunartekoak programatu behar dira. Egia esan, sor daitezkeen zailtasunak egiaztatzea da kontua. Gauza positiboak atera behar dira bertatik".

Aurkariari buruz galdetuta, entrenatzaileak uste du oraindik goiz dela deskribapen zehatza egiteko: "Sevillak proiektu berria dauka. Hori gertatzen denean, jende guztia zain dago. Ikusi ditudan neurketetan ondo lehiatu da. Bere bertsiorik onena espero dut, gurea bezala. Oldarkorra izan eta bakarkako lehiak irabazi nahi dituen taldea da, eta erasoko jokoa garatzeko futbolari onak ditu".

Azkenik, Valverdek denboraldiaren bilakaerari buruz hitz egin du: "Jokoan dauden puntu guztiei ematen diet garrantzia, egon nahi dugun eta aurreko urteotan okupatu ditugun posizioetan jartzen zaituztelako. Bihar etxean jokatuko dugu gure jendearekin, girorik onena espero dugu eta asko gustatuko litzaiguke irabazten hastea. Ea lortzen dugun. LaLiga luzea da eta aurten Txapeldunen Liga bezalako beste txapelketa indartsu batekin uztartu behar dugu. Dena ikuspegi positibotik begiratzeak bultzatu egiten gaitu".