Aste Nagusia: bazkideei harrera Ibaiganen

Aste Nagusia: bazkideei harrera Ibaiganen

Bilboko Aste Nagusia dela eta, Klubaren egoitzan egin ohi den harrerarako izen-emateari buruzko informazioa

2025eko Aste Nagusia dela eta, Athletic Clubek Klubeko bazkideen ordezkaritza bati harrera egingo dio datorren asteazkenean, abuztuaren 20an, 10:30ean, Ibaiganen. Horretarako, 30 plazako zozketa bat egingo da izena ematen duten bazkide guztien artean, beheko botoi gorrian klik eginez. Abuztuaren 18ko 10:00ak arte izango da izena emateko azken eguna.

Zozketa egun berean egingo da, 12:00etan, eta izena eman duten pertsona guztiei horren berri emango zaie posta elektronikoz.


Baldintzak:

  • Athletic Clubeko bazkidea izatea.
  • Bazkide izaera aldi baterako etenda ez izatea.
  • Adinez nagusia izatea.


Baldintzak:

  • Zozketak saritutako lehen bazkidea zehaztuko du, eta saritutako beste hogeita bederatzi bazkide gehituko dira, eskabidearen hurrenkeran.
  • Saria jaso duten hogeita hamar bazkideak Klubarekin harremanetan jarriko dira bertaratuko direla baieztatzeko.
  • Ezin izango zaio bertaratzeko eskubidea beste inori transmititu, bazkidea izan ala ez.


Sartzeko, NAN-a edo pasaportea aurkeztu beharko da. Edukiera eta antolaketa dela eta, saritutako bazkideek ezin izango dira beste pertsona batekin bertaratu.

IZENA EMATEAK, HEMEN