"Lehen Mailan irabaztea oso zaila da, eta esfortzu ikaragarria egin behar da beti"

"Lehen Mailan irabaztea oso zaila da, eta esfortzu ikaragarria egin behar da beti"

Valverdek Sevilla FCren aurka lortutako ligako lehen hiru puntuak ospatu ditu eta "partida guztiak sufrituak" direla aitortu du

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzailea pozik agertu da lehoiek Sevilla FC taldearen aurka San Mamesen lortutako 3-2 garaipenaren ostean, 2025/26 LaLigako lehen jardunaldian: "Hau film guztiak bezala da. Zuretzat ondo bukatzen badira, primeran. Nahiko erritmo biziko partida izan da, ez zirudien denboraldiko lehena. Lehen zatian nagusi izan gara eta bigarrenean beraiek hobeto aritu dira. Etxean jokatzen ari ginen eta berdindu gaituztenean aurrerapauso bat ematera behartuta geunden".

Teknikari zuri-gorriarentzat hiru puntu hauek balio handia dute: "Lehen Mailan irabaztea oso zaila da. Esfortzu ikaragarria egin behar da beti, eta, egin arren, xehetasunen arabera erabakitzen da dena. Partida guztiak sufrituak dira. Garrantzitsua da kokatzen joatea. Denboraldiaurrean ez dugu emaitza onik lortu, baina normalean ondo lehiatzen dugu. Gainera, Athleticekin lehen jardunaldian irabazteko gogoa nuen".