Real Betis – Athletic Club partidarako sarrerak eskatzeko epea luzatu da

Real Betis – Athletic Club partidarako sarrerak eskatzeko epea luzatu da

Real Betisek ez du sarrera kopurua abuztuaren 26ra arte baieztatuko, beraz, Txokoan izena emateko epea asteazkenera arte luzatuko da

Real Betis La Cartujako futbol-zelaira leku aldatzearen ondorioz, talde andaluziarrak jakinarazi dio Athletic Clubi abuztuaren 26ra arte ezin izango duela zehaztu Ligako 3. jardunaldiari dagokion Real Betis – Athletic Club partidarako zenbat sarrera emango dizkion talde zuri-gorriari.

Hori dela eta, Bazkideen Txokoaren bidez (Kanpoko Partiden Prozesu/Sarreren Izen-ematea atala) sarrerak eskatzeko epea abuztuaren 27ko 10:00ak arte luzatuko da. Zozketa egun horretan bertan egingo da, 12:00etan, eta saritutako bazkideek 24 orduko epea izango dute ordainketa egin ahal izateko.