
Itzuli Eskolara! Athleticen futbol eskola urrian hasiko da berriro
Itzuli Eskolara! Athleticen futbol eskola urrian hasiko da berriro
Aprobetxatu irailaren 15era arte Eskolara itzultzeko kanpainaren deskontua eta lortu zure plaza
Eskola, Athletic Cluben teknifikazio eta jokoaren hobekuntza programak atzerako kontaketari ekin dio urriaren lehen astean izango duen 2025/26 denboraldiaren hasierarako. Kirol-esperientzia esklusiboa da eta Athleticeko lehen taldeekin egunero egiten den lanean oinarritutako prestakuntza-gune integrala eskainiko die futbolari gazteei.
Joan den denboraldiko edizioan bezala, Eskolan izena eman ahal izango dute 2010 eta 2017 urteen artean jaiotako eta errendimendua hobetu nahi duten jokalari guztiek. Gainera, aurten berrikuntza handi gisa, 2018tik 2020ra bitartean jaiotako aurrebenjaminentzako txanda berri bat egongo da.
Horrela, denboraldi honetan Eskolak aurreko denboraldian baino txanda gehiago izango ditu futbolari athleticzale gehiago hartu ahal izateko. Familiek hiru hilean behingo harpidetzak edo denboraldikoak (urritik ekainera) hauta ditzakete, eta horrek aukera emango dio Athletic Clubeko teknikari taldeari jokalari bakoitzarekin lan pertsonalizatuan sakontzeko 12 aste (hiruhilekoa) eta 36 aste (denboraldia) bitartean, betiere jokalariarengan zentratutako eta bere gaitasunak hobetzera bideratutako metodologia batetik abiatuta. Saioak egun hauetan egingo dira:
- 1. hiruhilekoa: urriak 3 – abenduak 21
- 2. hiruhilekoa: urtarrilak 9-martxoak 29
- 3. hiruhilekoa: apirilak 10 – ekainak 28
Matrikula abonatuta, jokalari bakoitzak bere ekipazio osoa jasoko du Eskolatik. Bertan, gure jokalariek Athletic Clubeko futbol eskolako saioak behar bezala ekipatuta egin ahal izateko behar den guztia sartuko da: bi kamiseta, praka motzak, kirol-jertsea, txubaskeroa, galtzerdiak eta Gymsack. Matrikula hori lehenengo inskripzioan bakarrik ordainduko da eta ez da beharrezkoa izango berriro ordaintzea hurrengo hiruhilekoetan jarraitu nahi bada.
"Made in Lezama" metodologiarekin gidatutako ikaskuntza-ingurune batean parte hartzen duen bakoitzaren futbol-garapena eta garapen pertsonala erraztea bilatzen duen proiektua da Eskola. Gure teknikari eta profesionalekin batera, gazteek beren talentu indibiduala indartuko dute eta Athletic Clubeko lehen mailako instalazioetan jokoa hobeto ulertuko dute.
Gaurtik hasita eta datorren irailaren 15era arte, aprobetxatu Eskolarako itzulera kanpainaren 30 euroko deskontua eta ez galdu Eskolan parte hartzeko aukera!
Izen-ematea modu erraz eta erabat digitalean bete dezakezu Eskolaren webgunean.