Athletic Club Gabarra, liburu bat baino askoz gehiago

Athletic Club Gabarra, liburu bat baino askoz gehiago

Edizio mugatuko lan esklusibo honen aurkezpena Ernesto Valverde, Iker Muniain, Oscar de Marcos eta Mikel Balenziagaren parte-hartzearekin egingo da irailaren 9an, 13:30ean, San Mamesen

25. Koparen lorpenak ekarri zuen loriak – 40 urte eta 5 final galdu ondoren (gehi Europa Ligako bat) 15 urtetan –, Klubaren aldetik korrelatu iraunkorra merezi zuen. Arrakasta horrek etorkizunean izango duen garrantzia agerian utziko duen zerbait, bai Klubaren beraren harrotasunerako, bai athleticzaleentzako. 

Athletic Club Gabarra merezimendu horri erantzuten dion edizio mugatuko obra esklusiboa da. Mahai-liburua, hau da, formatu handikoa, azal gogorrekoa, diseinu zaindua eta argazki ikusgarriak dituena. Azken batean, liburu bat baino askoz gehiago: edozein athleticzalek eduki edo oparitu nahiko lukeen objektu bat, ez bakarrik une garrantzitsu bat oroitu eta berpizteko aukera ematen duelako, baizik eta, batez ere, pertenentzia zentzua aldi berean zerbait fisiko eta sinboliko bihurtzen duelako. 

Bere burua identifikatzeko eta harro sentitzeko liburua. 
 

ATHLETIC CLUB GABARRA EROSI 

15 argazkilari, 286 orrialde, triptikoak, collageak, 200 argazki baino gehiago 

Artefacto (Basauri) enpresan inprimatua bere CEOaren zuzendaritza artistikoarekin, Ricky Dávila (Bilbo, 1964) – 30 urte baino gehiagoko ibilbidea du argazki-liburuen edizioaren munduan eta Photoespaña 2003, II World Press Photo 92, Ortega y Gasset 93 sariak jaso ditu, besteak beste –, Athletic Club Gabarrak Premium objektu baten osagai guztiak biltzen ditu. 

Presentzia ikaragarriari – 336 x 245 eta 2 kilo eta 100 gramoko pisua – barne mimatu bat gehitzen zaio, xehetasun guztiak zainduz, diseinu grafikotik hasi eta azken inprimaketaraino, 17 collage, 6 triptiko eta 4 koadriptiko zabalgarri dituen azaleztapena barne. 

20.000 argazki baino gehiagoko artxibo bateko argazkien hautaketa Ricky Davilak berak egin du, Athletic Clubekin lankidetzan. 

Athletic Club Gabarraren argazkiak 15 argazkilarirenak dira: Juan Flor, Marieli Oviedo, Fernando Gómez, Jagoba del Castillo eta Juan Antonio Hernández (AIOL) – Athletic Clubeko ohiko argazkilariak –, eta Aitor Simon, Miguel Angel Acero, Juan Ubeda, Gaizka Ballesteros, José Miguel Llano, Alberto Pujol, Alfredo García, Guillermo Ayuso eta Iñaki Garcíarenak – azken lau horiek Gabarra Eguneko argazki lehiaketan parte hartu zuten –. Gainera, zuri-beltzeko argazkiak Ernesto Valverderenak dira. 

Athletic Clubek eskerrak eta zorionak eman nahi dizkie egindako lan bikainagatik. 


Lurra, Airea, Sua eta Ura: edizio hirueleduna, Jon Uriarte eta Jose Angel Iribarren hitzaurreekin 

Athletic Club Gabarra lau zatitan banatuta dago, Naturaren funtsezko lau elementuei dagozkienak: Lurra, Airea, Sua eta Ura. 

Lurra 2009 eta 2021 artean galdutako Kopako 5 finalei buruzkoa da, eta omenaldia egiten die talde txapeldunorde horietan parte hartu zuten eta 25. Kopa altxatzea lortu ez zuten futbolari guztiei. Bere ondarea erabakigarria izan zen titulua lortzeko. 

Airearen atalak ibilbidearen garrantziaz hitz egiten du – “a lo bajini” – eta Athletic txapelketarako partida erabakigarria jokatzera eraman zuten aurreko kanporaketetan jartzen du arreta. 

Sevillako finalari buruzkoa da Sua, zaleen eta taldearen arteko protagonismoarekin. 

Ura Gabarraren ospakizuna da. 

Arte kutsuko liburu-mota honi dagokion bezala, testuak – hirueledunak – laburrak eta literatur estilokoak dira. Gainera, musika-erreferentziak ditu: euskaraz, Ruper Ordorikari – Ernesto Valverdek bere anaia Jonan Ordorikari eskaini zion Koparen garaipena –; gaztelaniaz, Robe Iniestari – Txingurriri bere Bilboko kontzertua eskaini zuena–; eta ingelesez, John Martyn, The Band, Bruce Springsteen, Bob Dylan eta Lou Reed-i. 

Liburuan Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentearen eta Jose Angel Iribar ohorezko presidentearen hitzaurreak daude. 


Ekitaldirako sarrerak 

Athletic Clubek doako 200 sarrera erreserbatu ditu familia athleticzaleak ekitaldira joan ahal izateko. Horretarako, hurrengo formularioan eman behar da izena, pertsona bakoitzeko gehienez bi gonbidapenekin, sarbidea bermatzeko, baimendutako gehieneko edukiera dela eta.

 

SARRERAK ESKATZEA
 

San Mameseko Ipar aretora sartzeko, sarrera aurkeztu beharko da, prozesuan emandako helbidera posta elektronikoz bidaliko dena. 

Ekitaldiak ordubete inguru iraungo du eta Athletic Club Gabarraren aleak in situ erosi ahal izango dira, baita AC Museoaren dendan eta liburu denda nagusietan ere. 
 

Liburuaren aurresalmenta online dago jada EUP!ren Athletic Cluben dendan.