San Mamesen jokatuko den emakumezkoen Athletic Club-FC Barcelona partidarako sarrerak

San Mamesen jokatuko den emakumezkoen Athletic Club-FC Barcelona partidarako sarrerak

Bazkideek, Gazte Abonoak eta Club Athletic kideek Athletic Clubek eta FC Barcelonak, irailak 7 12:00etan, Katedralean jokatuko duten partidarako sarrera eskuratu dezakete. Salmenta orokorra abuztuaren 28an hasiko da

Emakumezkoen Athletic Clubek FC Barcelona hartuko du San Mamesen irailak 7an 12:00etan, Liga F-ko 2. jardunaldiari dagokion partidan. Lehoiek denboraldi honetan Katedralean jokatuko duten bigarren norgehiagoka izango da. Bazkideek, Gazte Abonoak eta Club Athletic kideek doako sarrera har dezakete dagoeneko, eta salmenta orokorra abuztuaren 28an, ostegunean, 12:00etan hasiko da.

EROSI SARRERAK San Mamesen jokatuko den Liga F-ko ATHLETIC CLUB - FC BARCELONA partidarako

•    SOCIOS/AS

Athletic Clubeko bazkideek astearte honetatik aurrera San Mamesen jokatuko de norgehiagoka ikusteko sarrera 0 €-ko prezioan eros dezakete. Zelaira sartzeko EZ da bazkide-karneta erabiliko; beraz, bazkide bakoitzak bere sarrera atera beharko du. Eserleku hori zenbakitua izango da, baina ez da nahitaez ohiko eserlekua izango.

Gainera, bazkideek sarrera bat gehiago eros ditzakete, 10 eurotan (+1,50 € kudeaketa gasturako) helduentzat eta 5 eurotan (+1,50 €g.g.) 14 urtetik beherakoentzat.
 

BAZKIDEENTZAKO sarrerak erosi



•    CLUB ATHLETIC

Club Athletic kideek ere sarrera zero euroan erreserbatu dezakete.

CLUB ATHLETIC sarrerak erosi

CLUB ATHLETIC PREMIUM sarrerak erosi


•    GAZTE ABONOA
 

Gazte Abonoak Ipar Beheko Harmailan doan erreserba dezake bere eserlakua.
 

GAZTE ABONOA sarrerak erosi

•    PUBLIKO OROKORRA

Publiko orokorrarentzako sarreren salmenta astelehenean, 12:00etan, online aktibatuko da. Helduentzako sarrerek 10 eurotik aurrerako kostua izango dute (+1,50 €g.g.) eta 14 urtetik beherakoenek 5 eurokoa (+1,50 €g.g.).

 

Edukieraren banaketa

San Mamesek pixkanaka harmailak gaituko ditu, sarreren eskariaren arabera.